2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

Gizarte

Herriak eta etxeak; Eskolak eta hiriak; lanak eta zerbitzuak ikasi ditugu.
Marianek, etxetik, haize-errota eta "maibaun" ekarri zigun. Batlo etxea ere ikusi izan genuen.

Herrietan dauden lanbidei buruz, ikusteaz gain, hitzegin genuen.


Bizkotxo errezeta





           BIZKOTXO ERREZETA.

        Osagaiak:
·       Limoizko jogurta.
Jogurtaren ontzian ipini:
·       Hiru ontzi irin.
·       Bi ontzi azukre.
·       Legamiazko sobre bat.
·       Oliozko ontzi bat.
·       Gurina pixka bat
·       Irina pizka bat

Azalpena:
Lehenengoz jogurta ipintzen dugu bol handi batean. Irina, olioa, azukrea eta legamia nahasten dira.
Ontzi bat igurtzen dugu gurina rekin barrutik.
Irina pizka bat botatzen dugu bizkotxoa ez itsasteko. Nahasketa ontzian botatzen da.
Labean sartzen dugu 20 minutu, 180 gradutan.
                                                           4.MAILAKO IKASLEAK

IPUIN KONTAKETA SAIOA




Azaroaren 3an, 1 eta 2. mailakoak, Leioako Kultur Aretora joan ginen. Oinez, nagusiak garelako. 
Hor, ipuin kontalaria zain genuen. Eta ipuin bi kontatu zigun, zein baino zein politagoa:
Lehenengoa beldurrezkoa; bigarrena antzerki modukoa. Batzuek antzerkia egin genuen.
Gero, korro batean jarrita, jolastu genuen. 
Oso ondo pasatu genuen!

2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

Little Nemo-ren erakusketa liburutegian

LITTLE  NEMO




Gaurtik eta azaroaren 11a bitartera, "LITTLE NEMO" ri buruzko erakusketa ikusgai izango dugu eskolako liburutegian .

2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna

Ikasturte honetan ere proiektuari laguntza ematen jarraituko dugu.
Artatza Pinueta Eskola Solidarioa
Este curso continuaremos colaborando con el proyecto.

2015(e)ko ekainaren 30(a), asteartea

Ikasturtea amaitu da eta orain oporraldia disfrutatzeko garaia iritsi da . Ondo pasa eta irailean berriz itzuliko gara !!




2015(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

ELURRETAKO ERREGINA

“ Tertulia literario” saioan egindako lana aurkeztu nahi dizuegu. “Elurretako erreginaren” liburua irakurri eta guztion artean komentatu dugu eta guretzat ezezagunak ziren hitzen marrazkiak egin ditugu, oso ondo ulertzeko. Liburua gure gustokoa izan da eta espero dugu egindako lana zuei gustatzea! Disfrutatu! / Os queremos presentar el trabajo que hemos hecho en las sesiones de “tertulia literaria”. Hemos leído y comentado el libro “ La reina de las nieves”, también hemos hecho dibujos de las palabras que eran desconocidas para nosotros. El libro nos ha gustado mucho, esperamos que a vosotros también os guste todo el trabajo que hemos realizado! Disfrutadlo! AUDIOA

2015(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

Gulliver-en bidaiak

Gulliver-en bidaiak





Mundua korritu eta jende berriak ezagutzeko ezin eutsizko irrikak bultzaturik, Lemuel Gulliver sendagileak zenbait bidaiari ekin zion, herrialde bitxien eta urrunetara iristeko.

Martin Jekins idazleak,Jonathan Swift idazlearen  Gulliver-en bidaiak obraren egokitzapen zorrotza burutu du, jatorrizko testuko ironia eta umore guztiari eutsiz, eta, aldi berean, erritmo narratibo bizkorra emanez.Chris Riddell britainiar artistaren ilustrazioek ,berriz, zuhurtasun handiz birsortu  dituzte irlandar idazle garratzaren irudimen- uholdeak sortutako izaki bitxiak eta asmatutako herrialdeak.



FRAN,HUGO, HARKAITZ

2015(e)ko apirilaren 19(a), igandea

PUZZLEA

Pasa den astean  liburutegian 1000 piezatako  bigarren puzlea amaitu  zuen  eskolako hirukote batek . Jarraian duzue hirukotearen argazkia bere lanarekin . 

2015(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

GURE ORTUA



 AURREKO EGUNEAN HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEK ORTUA GARBITU ETA GERO ETXERA ERAMAN ZITUZTEN HAINBAT LETXUGA. ZEIN GOZOAK...!!!!!
BERRIRO ERE LANDATUKO DITUGU LETXUGAK, PIPERRAK, PERREXILA....








Gaur, apirilak 17, Gari Berasaluze idazlea etorri da eskolara umeek irakurritako liburua komentatzera.

2015(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

Gari Berasaluze

GARI BERASALUZE  ARTATZAN






Datorren ostiralean , apirilaren 17ean , Gari Berasaluze idazlea  gure  eskolara etorriko da  2. eta 3.zikloko ikasleekin solasaldi bat egitera.
Jarraian dituzue berak idatzitako hainbat liburu :