2015(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

Gulliver-en bidaiak

Gulliver-en bidaiak





Mundua korritu eta jende berriak ezagutzeko ezin eutsizko irrikak bultzaturik, Lemuel Gulliver sendagileak zenbait bidaiari ekin zion, herrialde bitxien eta urrunetara iristeko.

Martin Jekins idazleak,Jonathan Swift idazlearen  Gulliver-en bidaiak obraren egokitzapen zorrotza burutu du, jatorrizko testuko ironia eta umore guztiari eutsiz, eta, aldi berean, erritmo narratibo bizkorra emanez.Chris Riddell britainiar artistaren ilustrazioek ,berriz, zuhurtasun handiz birsortu  dituzte irlandar idazle garratzaren irudimen- uholdeak sortutako izaki bitxiak eta asmatutako herrialdeak.



FRAN,HUGO, HARKAITZ

2015(e)ko apirilaren 19(a), igandea

PUZZLEA

Pasa den astean  liburutegian 1000 piezatako  bigarren puzlea amaitu  zuen  eskolako hirukote batek . Jarraian duzue hirukotearen argazkia bere lanarekin . 

2015(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

GURE ORTUA



 AURREKO EGUNEAN HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEK ORTUA GARBITU ETA GERO ETXERA ERAMAN ZITUZTEN HAINBAT LETXUGA. ZEIN GOZOAK...!!!!!
BERRIRO ERE LANDATUKO DITUGU LETXUGAK, PIPERRAK, PERREXILA....








Gaur, apirilak 17, Gari Berasaluze idazlea etorri da eskolara umeek irakurritako liburua komentatzera.

2015(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

Gari Berasaluze

GARI BERASALUZE  ARTATZAN






Datorren ostiralean , apirilaren 17ean , Gari Berasaluze idazlea  gure  eskolara etorriko da  2. eta 3.zikloko ikasleekin solasaldi bat egitera.
Jarraian dituzue berak idatzitako hainbat liburu :